Gutanak
Mutua Universal-eko
zuzendari
kudeatzailea
Juan
Güell Ubillos
“Mutua Universal-ek ekonomia- eta kudeaketa-adierazleen arabera hazi du; informazio horrek, gure kaudimena berresten du eta sistemaren jasangarritasunari eta ongizate-sistemari eragiten dio”
Gutanak
Mutua Universal-eko
zuzendari
kudeatzailea
Juan
Güell Ubillos
“Mutua Universal-ek ekonomia- eta kudeaketa-adierazleen arabera hazi du; informazio horrek, gure kaudimena berresten du eta sistemaren jasangarritasunari eta ongizate-sistemari eragiten dio”
Atseginez zuzentzen naiz beste urtebetez Mutua Universal-eko bazkideengana Kudeaketa-txosten eta Jasangarritasun-memoria honen argitalpena aurkezteko, non 2023ko ekitaldian zehar entitateak garatutako jardueraren emaitzak biltzen baitiren, eta administrazio publikoaren aurrean harekin aipatutako jardunaren kontuak ematen baititugun. Laguntzaile diren mutualitateek Gizarte Segurantzarekin duten lankidetza publikoaren zein pribatuaren sistema bati jarraikiz mende gauden erakundeari esker, arrakastarik handiena duen adibideetako bat gara.
Langileei, enpresei eta gizarteari balioesten dien lankidetza eraginkorra eta efizientea, eta enpresek eta administrazioak eskaintzen diguten konfiantzari esker mantentzen eta defendatzen baitugun. Baita ere, sistemaren jasangarritasunari egiten diogun ezinbesteko ekarpenaren uste osoari esker. Ekonomikoa bakarrik ez den jasangarritasuna, baita ingurumenekoa, etikoa eta soziala, sozialki arduratsuak izateko dugun helburuari dagokionez, gure enpresen eta biztanleria mutualistaren osasuna zaintzeko legalki arduradun garen jardueren bitartez.
Joan den ekitaldian, Mutua Universal ekonomia eta kudeaketa arloko adierazle nagusietan hazi da, kotizazioen bidezko diru-sarrerak % 11,5ean handituz, 1.665 milioi eurotara iritsiz, kontingentzia profesionalak 945,19 milioieko ekarpena egiten duelarik, kontingentzia arruntak 686,53 milioi eta langile autonomoen jardunari uztearen kudeaketak, aldiz, 32,75 milioi euro. Datu hauei esker, banatzeko ekitaldiaren 20,83 milioi euroko emaitza positiboarekin 2023ko urtea amaitzeko aukera dugu, kontingentzia profesionalen Egonkortze-erreserba % 27,71ean izanik (Estatuko Aurrekontu Orokorren 31/2022 Legeak onarturiko gehieneko % 30ari dagokionez) eta jardunari uztearen ondoriozko egonkortze-erreserba legeak onarturiko gehienekoa gainditzen duelarik.
“Ondo eginiko lanaren gogobetetasunarekin, entitate kaudimendun eta jasangarria garela jakitearen segurtasuna, eta arreta beti etengabeko hobekuntzan eta ikuspegi estrategikoan jarriz, etorkizunak dakarzkigun erronkei egingo diegu aurre”
Adierazle hauek, 385,68 milioi euroko ondare garbiarekin ixtear dagoen ehun urtetik gorako entitate baten egoera onaren emaitza direlarik, sektorean dugun maila bermatzen dute, bertara 21,24 milioi euro itzultzen ditugularik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren alde ordainketa gisa. Ongizatearen egoeraren kontribuzio nabaria geurea den jardueratik, gaur egun, laneko istripuetatik haratago baitoan.
Enpresa mutualisten eta biztanleria babestuaren osasunaren zaintzan eta laneko arriskuen prebentzioan egin dugun kudeaketaren emaitzak ere positiboak izan dira 2023ko ekitaldian. Mutua Universal-ek % 1,2an igo du bazkide diren enpresen kopurua, 159.869ra gora eginez, eta % 4,5ean handitu da babestu eta atxikitutako langileen kopurua, 1.712.590 langilera iristen delarik (1.430.957 soldatapeko eta 281.633 autonomo).
Egokia zaigu jarduera on hau nabarmentzea, bai ekonomia, bai kudeaketa aldetik, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dabiltzan mutualitateen sektorerako zail diren baldintzetan lortzen baita, aspaldion, munduan ezarri den ezegonkortasun politikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren aurrean irekia delarik. Araudiari bat ere ez lagundu ez dion abagunea, mutualitateok kudeatzen ditugun prestazio kopurua handitzen baitihardu, gure finantzazioa eguneratu gabe.
“Pertsonen Mutua. Berritzen dihardugu” lelopean, gaur egungo plan estrategikoak gure jarduteen erdigunean kokatzen ditu pertsonak, osasuna zein kudeaketa gizatiarragoa bihurtuz eta giza-talentuan, teknologian eta azpiegituretan inbertsioaren alde eginaz”
Guri dagokigun ekitaldiko entitatearen lan egokia soilik 2.033 profesional ezin hobeei esker da, zerbitzurako bokazioa izanik, osasun integralaren arretaren eredu bat eratzen dute, eta zerbitzuen eta prestazioen kudeaketa integrala eta zorrotzarekin batera, gure izateko arrazoi izaten darrai.
Kudeaketan, prebentzioan eta pertsonen osasunean aplikaturiko berrikuntzan oinarrituta dagoen eredu moderno eta arina da gurea. Datuen analisi aurreratuaren eta adimen artifizialaren azken teknologia gehitzen du ereduak, erabakiak hartzen, prozesuak arintzen eta geroz eta eraginkorragoa eta pertsonalizatuagoa den arreta eskaintzen laguntzen gaituzten ereduak identifikatzeko eta eredu prediktiboak ezartzeko. Horrela, osasun-arreta orekatuaren ekosistema bat osatzen da, eta gaitasun teknologiko handiko gure zentroen sare zabalean emandako arreta presentziala konbinatzen du lurralde nazional osoan. 2023an, 1,4 milioi bisita baino gehiago egin dira lehen mailako arretan, 544.166 errehabilitazio-saio egin dira eta 6.061 ospitaleratu dira. Horrez gain, telemedikuntza-sistema propioa dugu, gure laguntza-zentro guztietan ezarria, eta 13.000 kontsulta baino gehiago izan ditu. Tele-errehabilitazioa ahaztu gabe, errehabilitazioaren urruneko tratamenduak egiten ahalbidetzen baitu, fisioterapiaren aurrez aurreko saioen osagarri gisa.
Berrikuntza, teknologia eta pertsonak, zerbitzurako bokazioari lotuak. Indarrean dagoen Mutua Universal-en plan estrategikoaren laguntzarekin, “Pertsonen Mutua. Berritzen dihardugu.” leloak gure jarduteen erdigunean kokatzen ditu pertsonak, osasuna zein kudeaketa gizatiarragoa bihurtuz eta giza-talentuan, teknologian eta azpiegituretan inbertsioaren alde eginaz. Plan honek entitatearen etorkizuneko proiektuen oinarriak ezartzen ditu eta, gaur egun, gizarte aldakor baten beharretara egokiturik dauden ekimenak inplementatu ditu jada. Gure osasun integral gizatiar eta pertsonalizatuaren ereduaren antzera, baita segurtasun eta trazabilitate segurtasun osoa duten kudeaketen digitalizazioa, edo portaera etiko eta arduratsuetara zuzendutako ekintzen sustapena, gobernu korporatibo ona eta gardentasun baten modura. Beste proiektuen artean.
Babestuta eta atxikita dagoen gure biztanleriak positibotasun handiz balioesten dituen ikuspegia eta ahalegina. “2023ko pazienteen gogobetetasunaren inkesta” galdeketaren azken emaitzen arabera, bikaintasunera hurreratzen den gogobetetasun orokor bat nabari da, 10 puntutatik 8,05eko balorazio orokorra, gure zentroetan eskaintzen ditugun zerbitzuekin loturiko atributu nagusiak aztertzen dituen ikerketa hau egiten denetik izandako baloraziorik onena.
“Berrikuntza, teknologia eta zerbitzurako bokazioa duten pertsonak gara”
Ondo eginiko lanaren gogobetetasuna kontuan izanda, entitate kaudimendun eta jasangarria garela jakitearen segurtasuna eta arreta beti etengabeko hobekuntzan eta ikuspegi estrategikoan jarriz, etorkizunak dakarzkigun erronkei egingo diegu aurre.
Osasunaren kudeaketari loturik dauden beharrak hobetsiz. Hauxe da hartu dugun erantzukizuna enpresa elkartu, babestu eta atxikitutako langile eta aholkularitza laguntzaile guztiekin, beste urtebetez bizitzan garrantzirik handiena duenaren zaintza eskaini baitiguten: osasuna.
Eskerrik asko Mutua Universal-engan fidatzeagatik.
Nire esker onak Mutua Universal-eko profesionalei, beren eguneroko lanak entitateak bere zerbitzuak eskaintzen dituen kalitatearen, profesionaltasunaren, eraginkortasunaren eta osotasunaren balioak adierazten baititu. Zuok gabe hau ez litzateke posible izango.
Azkenik, Mutua Universal-eko zuzendaritza-batzordeko kideei ere eskertu nahi nieke, mutualitatearen estrategia eta jardutea onesteagatik. Bere presidentearekin, Jaime Aguirre de Cárcer y Moreno, entitatearen aurrean urtebete betetzen duelarik, dituen gaitasuna eta ardura pozgarria eskertzen dizkiot. Aurtengo emaitzak bere agintaldiaren eragina dira.
Mila esker.