Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa

Gizarte Erantzukizun Zibilaren eta Jasangarritasunaren Plana (21-24)

ORAINEAN EKINEZ, ETORKIZUNEAN PENTSATUZ

2023an, Mutua Universal-ek bere Gizarte Erantzukizun Zibilaren eta Jasangarritasunaren Plana (21-24) lantzen jarraitu du, “Orainean ekinez, etorkizunean pentsatuz”, bere interes-taldeen erronka, itxaropen eta behar berriei erantzuteko helburuarekin. Modu horretan, aktiboki laguntzen dugu Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) itunean.

GIZARTE ERANTZUKIZUN ZIBILAREN ETA JASANGARRITASUNAREN PLANA

Buru-belarri lan egiten ari gara kultura korporatibo etiko, konprometitu eta arduratsua lortzeko bai barnean, bai kanpoan, ASG (ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak) irizpideei jarraikiz.

Ingurune inklusiboak eta erabilerrazak sustatzea, non aniztasunaren kudeaketa funtsezko zutabea izango den.

Avanzar en la nomenclatura de RSC hacia el concepto de Sostenibilidad como rol transformador en la organización.

2030 Agenda eta Mutua Universal-en asmoa erakundearen jardueran integratzea.

Entitatearen gizarte-ekintza pertsonak zaintzera bideratzea, bereziki gaixo eta kalteberak direnak.

Pertsonen, gizartearen eta planetaren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea.

GIZARTE ERANTZUKIZUN ZIBILAREN ETA JASANGARRITASUNAREN PLANAREN ARDATZAK

Erakundeak osasuna zaintzeko duen xedearekin bat etorriz, Mutua Universal-eko Gizarte Erantzukizun Zibilaren eta Jasangarritasunaren Planean (21-24) lau konpromiso-ardatz definitzen dira, arreta osoa pertsonen, erakundearen, gizartearen eta planetaren osasunean jartzen dutenak:

1. JENDE OSASUNTSUA

Pertsonen ongizatearekiko konpromisoa, haien osasuna babestuz, bai lan-eremuan, bai lanetik kanpo.

2. ENTITATE OSASUNTSUA

Bidezko gobernu baten, gardentasunaren, etikaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, zerbitzu bikaina eskaintzeko.

3. GIZARTE OSASUNTSUA

Berdintasun-, inklusio- eta erabilerraztasun-kultura sustatzea, gizarte-ekintza pertsonak zaintzera bideratuz.

4. PLANETA OSASUNTSUA

Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta arduratsua, jarduerak planetan duen eragina minimizatuz.

Elkarrizketa eta konpromisoa interes-taldeekin

Jarduketa-printzipioak garatzean, Mutua Universal-ek kontuan hartzen ditu erlazionatutako interes-talde guztien itxaropenak eta beharrak, eta bakoitzarekin komunikatzeko kanal espezifikoak garatzen ditu.

KANPOKO KOMUNIKAZIOA

WEB KORPORATIBOA

BISITAK

+0

INFORMAZIO-ARGITALPENAK

0

SARE SOZIALAK

JARRAITZAILEAK

+0

INFORMAZIO-BIDALKETAK (POSTA ELEKTRONIKOA)

BOLETIN UNIVERSAL-EKO BIDALKETAK

0

ENPRESEI ETA AHOLKULARITZEI EGINIKO BIDALKETAK

0

BARNEKO KOMUNIKAZIOA

ATARI UNIVERSAL (INTRANET)

ARGITARATURIKO ALBISTEAK

0

BISITAK

+0

GURE INTERES-TALDEAK

BABESTUTAKO BIZTANLERIA

LANGILEAK

HORNITZAILEAK

ENPRESA
ELKARTUAK
ETA AUTONOMOAK

GOBERNUKO
ORGANOAK ETA
PARTAIDETZA

ADMINISTRAZIO
PUBLIKOA ETA
GIZARTE-ERAGILEAK

AHOLKULARITZAK

GIZARTE SEGURANTZAREKIN
ELKARLANEAN DIHARDUTEN
MUTUALITATEEN SEKTOREA

GIZARTEA

Ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak (ASG)

Gizarteak osasunari eta ongizateari buruz dituen erronka handiek indartu egiten dute Mutua Universal-ek erantzukizun sozial korporatiboarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa. Era berean, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutualitate gisa gure jarduera bakoitzean modu arduratsuan lan egiten jarraitzera bultzatzen gaituzte.

Horregatik, gure Gizarte Erantzukizun Zibilaren eta Jasangarritasun planaren esparruan, erakundeak aurrera jarraitzen du eraldaketa jasangarri baterantz, eta indartu egiten ditu eguneroko kudeaketan ingurumenaren, gizartearen, etikaren eta gobernu korporatibo onaren alderdiak (ASG), etorkizuneko belaunaldiak konprometitu gabe.

Ingurumen-irizpideak

Mutua Universal-en gure ingurunea eta ingurumena zaintzeko konpromisoa dugu: modu jasangarriagoan lan egiten dugu eta gure erabakiek planetan dituzten ondorioez jabetzen gara.

2023an, erakundeak ingurumen-konpromisoa hobetzeko arrazoizko ekintzak ezartzen jarraitu du, eta, hala, zeharka egin du aurrera ingurumen-arloko helburu korporatibo komunak betetzeko bidean.

INGURUMENAREKIN DUGUN KONPROMISOA

Mutua Universal-ek baliabideen kudeaketa eraginkorra eta arduratsua sustatzen du, planetan duten eragina minimizatuz.

Energia-eraginkortasuna sustatzeko jarduera nagusiak

  • Ohiko argiztapenaren ordez LED teknologia erabiltzea Santiago de Compostela, Reus, Telde, Cuenca, Toledo eta Torreviejako zentroetan.
  • Kontsumo elektrikotik eratorritako CO2 emisioak 0ra murriztea, Mutua Universal-ek hornidura-puntu guztietan kontratatutako energia elektriko guztiaren % 100 iturri berriztagarrietatik eta eraginkortasun handiko kogeneraziotik baitator.
INGURUMENA KUDEATZEKO SISTEMA ZIURTATUA

Mutua Universal-ek ISO 14001 arauaren bidez ziurtatutako eta ingurumena kudeatzeko sistema bat du; erakundeko zentro guztietan ezarrita dago sistema, eta erakundean garatzen den jarduera bakoitzean sortzen diren ingurumen-alderdien sistematizazioa bermatzen du, ingurumen-babesa sustatzeaz gain.

ECITYSEVILLA PROIEKTUA

2023an, Mutua Universal-ek eCitySevilla proiektuan parte hartu du. Lankidetza publiko eta pribatuko ekimen hau aitzindaria da Espainian, eta 2025erako ekosistema irekiko, digitaleko, deskarbonizatuko eta jasangarriko hiri-eredu bat garatzea planteatzen du Cartuja Uhartean (Sevilla).
Nazioartean aitzindari den smart city (hiri adimentsu) bat sortzea da helburua, hiri-eremu hain zabala energia-mailan ehuneko ehunean autosufizientea eta emisiorik gabea izan dadin.

SENTSIBILIZAZIO-EKINTZAK

Ingurumenarekiko sentsibilizazio estrategikoa funtsezkoa da kontzientzia sortzeko. Horregatik, Mutua Universal-ek sentsibilizaziorako eta kontsumo arduratsurako barne-kanpainak egiten ditu etengabe, erakundeko sailekin lankidetzan.

Irizpide sozialak

Mutua Universal-ek pertsonen eta erakundeen ongizatearekin konpromisoa hartu du, osasuna zainduz. Erantzukizun hori barnean (gure langileak) zein kanpoan (gure babestutako eta atxikitutako biztanleria) gauzatzen da. 2023an, entitateak konpromiso soziala hobetzeko ekintzak adostasunez ezartzen jarraitu du, eta, hala, zeharka egin du aurrera helburu korporatibo komun batzuk betetzeko bidean.

ANIZTASUN-PLANA

2023an, Mutua Universal-ek Aniztasun-plan bat lantzen jarraitu du, erakundeak aniztasunaren kudeaketaren arloan egiten dituen ekintza guztiak estrategia bakar batean biltzeko. Helburua inklusiboagoa izatea eta hobetzea da, baita jarduera esparru guztietan balioa sortzea ere.

GIZARTE-LANAREN ZERBITZUA

Mutua Universal-en badakigu lan-istripu edo gaixotasun profesional batek aldaketak eragin ditzakeela familietako dinamiketan, eta behar sozial eta psikosozialak ager daitezkeela. Hori dela eta, osasun-arloko gizarte-lanaren zerbitzu bat jartzen dugu paziente eta familien eskura eta, laguntza-taldeetako gainerako profesionalekin batera, lan-istripuaren ondoren sor daitezkeen edo larriagotu daitezkeen beharrei erantzuteaz arduratzen da.

Gizarte-laneko zerbitzuaren helburu nagusia da istripua izan duten pertsonei eta haien familiei arreta gizatiarra, integrala eta kalitatezkoa eskaintzea.

BIRGIZARTERATZE SOZIOLABORALAREN PROGRAMA

Mutua Universal-en Birgizarteratze soziolaboralaren programak lan-istripu bat edo lanbide-gaixotasun bat izan duten pertsonen eta haien familien beharrei erantzuten die lan-integrazioaren eta integrazio sozialaren arloan.

2023an, 55 langile sartu ziren programan, beren ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa dakarten lesioak dituztenak.

LAN-MERKATUAN SARTZEA LORTU DUTEN PERTSONAK

38,18%

PROGRAMAN AKTIBO JARRAITZEN DUTEN PERTSONAK, LANA AKTIBOKI BILATZEN ARI DAUDENAK

61,82%

PRESTAZIO BEREZIEN KOMISIOA

Prestazio Berezien Komisioa langileen ordezkariek, sindikatuek izendatuta, eta enpresaburu elkartuen eta pertsona autonomoen ordezkariek osatutako parte-hartze organoa da. Mutua Universal-eko Gizarte Laguntzako Erreserba kudeatzea du helburu, laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondoren sor daitezkeen behar bereziko egoerak aztertuz eta artatuz. Hori guztia langileen edota haien eskubidedunen babesa hobetzeko ekintza zehatzen bidez.

BEQUAL ZIGILUAREN BERRITZEA

Mutua Universal-ek Fundación Bequal-ek ematen duen Bequal Plus zigilua berritu du 2023an.

Sari horrek ziurtatzen du desgaitasuna duten pertsonak entitatean sartzeko politika, eta urrats bat gehiago da aniztasuna eta inklusioa lortzeko etengabeko hobekuntza-prozesuan.

ANIZTASUN-GUTUNAREN BERRITZEA

Mutua Universal-ek berdintasunarekiko, aniztasunarekiko eta lan-arloko inklusioarekiko duen erantzukizuna gauzatzeko, Aniztasun-gutunarekin bat egiten du. Fundación Diversidad-en Europa-mailako proiektu bat da, eta entitateak 2022-2024 aldirako berritu du.

ARAGOIKO RSA ZIGILUAREN BERRITZEA

Mutua Universal-ek zortzigarren urtez jarraian berritu du Aragoiko gizarte-erantzukizunaren (RSA) zigilua, enpresa handien kategorian. Aragoiko Gobernuak ematen du bereizgarria, Instituto Aragónes de Fomento institutuaren bitartez.

Bereizgarri hori berrituta, erakundeak Aragoiko gizarte-erantzukizunaren (RSA) planaren barruan dagoen enpresa izaten jarraituko du (Aragoiko Gobernuak sustatutako programa da), eta konpromisoa hartzen du borondatezko politikak aplikatzeko enpresa-kudeaketarako hobekuntza-prozesuak eta jardunbide egokiak inplementatzeko, erantzukizun sozial korporatiboaren eta jasangarritasunaren edozein dimentsiotan.

ONCE FUNDAZIOAREKIN DUGUN ELKARTASUNA

Mutua Universal-ek eta ONCE fundazioak Inserta hitzarmena sinatu dute 2023an, desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa sustatzeko, beste ekintza eta neurri batzuez gain.

Inserta Hitzarmenean parte-hartzeak erakundeak aniztasunarekin eta inklusioarekin duen konpromisoa islatzen du, jasangarritasunaren arloan aurrera egiteko eta berdintasunezkoagoa eta toleranteagoa den gizarte bat sustatzeko.

EMAKUME LANGILEAREN BEHATOKIA

2023an zehar Mutua Universal-ek Emakume langilearen behatokiaren zazpigarren edizioa aurkeztu du jendaurrean. Fundación Personas y Empresas erakundearekin lankidetzan urtero egiten den ikerketa bat da, eta emakumeek lan-ingurunean duten jarduera eta presentzia aztertzen ditu; besteak beste, okupazioari, lanerako ezintasunari, urrutiko lanari, kontziliazioari eta soldata-arrakalari dagokienez.

ANIZTASUNAREN 1. ASTEA

Mutua Universal-en uste dugu aniztasuna errealitate soziala dela eta gure erakundea, gizartea eta harremanak ditugun pertsonak aberasten dituen elementu bat dela.

Konpromiso hori gauzatzeko, Mutua Universal-ek Aniztasunaren 1. Astea ospatuko du, Europako Aniztasunaren Hilabetearen hirugarren edizioaren esparruan. Erantzukizun sozial korporatiboko barne-ekimen bat da, eta erakundea lantzen ari den aniztasunaren bost ardatzak ezagutarazi nahi ditu: genero-, adin- eta kultura-aniztasuna, desgaitasuna eta LGBT+ aniztasuna.

Dibertsitatea errealitate sozial
bat ez ezik, gure erakundea, gizartea
eta pertsonak aberasten dituen nahitaezko
elementu bat da ere.

KANPAINA SOZIALAK

Erakundeak gizartearekin duen inplikazioaren zati bat gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboen aldeko gizarte-kanpainei atxikiz egituratzen da.

  • Turkiako, Siriako eta Marokoko lurrikaretako biktimei laguntzeko ekarpen-kanpainak.
  • Sant Joan de Déu gizarte-ekintzak antolatutako “Magic Line” ibilaldi solidarioan parte-hartzea, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko dirua biltzeko xedearekin.
  • “Gran Recogida” bilketaren hedapena, Espainiako Elikagai Bankuen Federazioaren ekarpen-kanpainarik handiena.
  • Lankidetza-hitzarmena Caritas erakundearekin, elkarrekin ahaleginak eta baliabideak bateratzeko eta kolektibo ahulenei arreta emateko jarduerak sustatzeko.
  • Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) kanpaina: “Arrosa kolore bat baino gehiago da”. Horren bidez, elkartearen lana hobeto ezagutarazi eta babestu nahi da, baita gaixotasun horren ikerketaren eta diagnostiko goiztiarraren garrantziaz kontzientziatu ere.
  • ONCE Fundazioaren “Está en tu mano” kanpainarekin bat egitea. Kanpaina horretan, genero-indarkeriaren biktima diren emakume desgaituei beren bizitzak berreskuratzen laguntzeko laguntza-ildo jakin bat aurreikusten da, trebakuntzaren bidez eta lan-merkatuan sartuta.
  • Europako Parlamentuaren Espainiako Bulegoaren “Dónde están ellas” ekimenarekin bat egitea, espazio publikoan emakume adituen presentzia ikusaraztea helburu duena.

Gobernantza-irizpideak

Mutua Universal-en, jasangarritasuna ez da pertsonen ongizatearekiko eta osasunarekiko konpromisoa soilik, baita gobernu onarekiko, gardentasunarekiko eta etikarekiko konpromisoa ere, eta parte-hartzea eta gure interes-taldeekiko elkarrizketa indartzen ditu.

ARRISKUEN ETA ARAU-BETETZEAREN KUDEAKETA

Araudia zorrotz betez gure helburu estrategikoak lortzeko, Mutua Universal-ek arriskuak kudeatzeko barne-sistema bat du 2012az geroztik. Sistema horren bidez, erakundeak dituen arrisku nagusiak identifikatu, ebaluatu, kudeatu eta kontrola daitezke, arriskuen ebaluazioak eta barne-kontroleko jarduerak automatizatuz.

DATU PERTSONALEN BABESA

Informazioaren konfidentzialtasuna gordetzeko eta haren erabilgarritasuna eta osotasuna bermatzeko, Mutua Universal-ek Datuak Babesteko Ordezkari bat (DPD) eta datuak babesteko batzorde bat ditu, zeinek etengabe gainbegiratzen duten arlo horretan indarrean dagoen araudia behar bezala aplikatzen dela.

BARNE-AUDITORETZA INDEPENDENTEA

Auditoretzako eta Betetzearen Batzordea mende gaude zuzenean eta, ondorioz, Mutua Universal-eko barne-auditoretzak babes-prozesu objektibo eta independentearen funtzioa betetzen du entitatearen antolamendu funtzionalean. Horrela, funtzioaren erabateko independentzia bermatzen da, zeinak Mutua Universal-en barne-kontrolerako eta arriskuen kudeaketarako sistemaren ebaluazio objektiboa ematen duen, ahuleziak identifikatuz eta hobekuntzak sustatuz.

AENOR-EN COMPLIANCE PENAL-EN UNE 19601 ZIURTAGIRIA

Mutua Universal-ek AENOR-en Compliance Penal ziurtagiria lortu du, UNE 19601 arauarekin bat, erakundeak arrisku penalarekiko esposizioa murriztera eta delituen prebentziorako kultura bat sustatzera bideratuta.

Compliance Penal-en UNE 19601 araua delituak prebenitzeko, erakundeetan arrisku penalak murrizteko eta enpresa-kultura etikoa sustatzeko kudeaketa-sistemetako praktika onenen estandar nazionala da.

DELITUEN PREBENTZIORAKO EREDUA

Mutua Universal-ek delituen prebentziorako politika bat du, eta, horren bidez, bere langile guztiei, partikularrei, enpresei eta erlazionatutako erakundeei helarazten die ez dutela inola ere nahi jokabide edo ekintza ez-zilegi penalik egin, ezta etikaren eta haren oinarrian dauden balioen aurka doan beste edozein jokabide edo ekintza ere. Horrez gain, adierazten du bere barnean ekintza ez-zilegi horiei aurre egiteko eta horiek prebenitzeko borondate irmoa duela.

Horretarako, erakundeak jokabide-kode bat, interes-gatazken protokolo bat eta delituen prebentziorako eskuliburu bat ditu; dokumentu horiek berrikusi eta eguneratu egin dira 2023an, arau-aldaketen eta borondatezko aldaketen ondorioz.

KALITATEARI, SEGURTASUNARI ETA OSASUNARI BURUZKO POLITIKA INTEGRATUA LANEAN, INGURUMENEAN ETA ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOAN

Mutua Universal-ek jasangarritasunarekin duen konpromisoan aurrera egiteko eta erantzukizun sozial korporatiboaren kudeaketa erakundearen kudeaketa-sistema integratuan txertatzeko, Mutua Universal-ek bere politika integratua eguneratu du.

Laneko kalitateari, segurtasunari eta osasunari, ingurumenari eta erantzukizun sozial korporatiboari buruzko politika integratu berriak Mutua Universal-eko enpresa-kudeaketako jarduera eta erabaki guztietan kontuan hartu beharreko oinarrizko printzipioak jasotzen ditu.

ERANTZUKIZUN SOZIALEKO IQNET SR10 SISTEMA

2023an, Mutua Universal-ek erantzukizun sozialeko sistema bat ezarri eta auditatu du barnean eta kanpoan, IQNet SR10 nazioarteko estandarrean oinarrituta. Ziurtagiri horren bidez, gizarte-erantzukizunaren zeharkako kudeaketa bermatzen da erakundearen prozesu eta zentro guztietan, eta horrek arriskuak murriztea eta gure kolektibo babestuaren, langileen eta gainerako interes-taldeen gogobetetzea, itxaropenak eta konfiantza areagotzea ahalbidetzen du.

IQNet-ek garatu du IQNet SR10, gizarte-erantzukizuna kudeatzeko nazioarteko lehen estandarra; munduko ziurtapen sarerik handiena da eta AENOR du kide espainiar gisa.

Garapen Jasangarrirako Helburuekin
dugun konpromisoa (GJH)

Mutua Universal-ek pertsonak, enpresak eta ingurunea zaintzen dituen portaera arduratsua du. Horrekin batera, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen laguntzen du modu aktiboan. Entitateak GJH barneko nahiz kanpoko interes-taldeen artean zabaltzeko berariazko ekintzak garatzen ditu. Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuek onartutako 17 helburuko multzoa da, eta gobernuei, sektore pribatuari eta gizarte zibilari eskatzen zaie bete ditzatela, pobrezia desagerrarazteko, oparotasuna bermatzeko eta planeta babesteko. Hurrengo orrietan, Mutua Universal-ek GJH lortzen laguntzeko abian jarritako ekimenak jasotzen dira zehatz-mehatz.

Irailaren 25ean, zortzi urte bete ziren Nazio Batuek garapen jasangarrirako 17 helburuak onartu zituztenetik, garapen jasangarrirako 2030 Agendaren barruan. Funtsezko unea da, 2030 Agenda aplikatzeko bidearen erdia suposatzen baitu. Mutua Universal-ek sentsibilizazioaren barne-argitalpen bat egin zuen.

2023an, zortzi urte beteko dira Nazio
Batuek garapen jasangarrirako 17
helburuak garapen jasangarrirako 2030
Agendaren parte gisa onartu zituztenetik